Eskuragarri dauden ikastaroak

Gure gizartean egin den eraldaketarik handienetako bat emakumeak hezkuntza formalera sartzea izan dela baiezta dezakegu.

Lehen geneuzkan hesiak desagertuz joan dira, emakume askoren eta gizon batzuen borrokari eta konpromisoari esker, berdintasuna giza eskubideen defentsaren erdigunean jartzeko prest agertu baitira horiek.

Alabaina, ezin dezakegu "berdintasunaren ameskeriak" harrapa gaitzala utzi, ez eta egun dauden berdintasun-gabeziak ukatu ere. Izan ere, aurkakoa egin behar dugu. Indarrean dagoen gizarte-ereduari buruzko hausnarketa sakona egin behar dugu.